jueves, 10 de marzo de 2016

EMAKUMEAK EZ DIRA GUTXIAGO!!!!!!!!!!!!

Dakizuenez martxoaren 8an EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA izan zen.


Emakumea Lehen Mundu Gerra baino lehen gutxiestu egiten zen eta zuen inongo balio ezta botererik. Lehen Mundu Gerra baino lehen emakumeek ezin zuten botatu ezta lan egin ezta etxetik atera, neskameak edo etxekoandreak izan behar ziren nahita nahiez baina Lehen Mundu Gerran, gizon guztiak gerran borrokatzera joan ziren beraien berezko lanak alde batera utziz, beraz, lan hori norbaitek ordezkatu behar zuen, eta emakumeak izan ziren ordezkatu zutenak.

Horren ondoren, pixkanaka lan munduan sartzen hasi zenean botatzea ere lortu zuten asko borrokatu ondoren. Izugarrizko garapena eduki zuen.

Gaur egun, askoz hobeto ikusita dago emakumeen irudia baina oraindik badaude ezaugarri batzuk emakumea gutxiesten dutenak. Adibidez, emakumeek soldata baxuago jasotzen dute, genero indarkeria jasotzen dute gizonezkoen aldetik(batzuk)...

Horrelako hainbat faktore daude oraindik konpon ezinak direnak baina EMAKUMEAK PERTSONAK GARA denak bezala eta EZ DUGU GUTXIAGO BALIO, hau borroka bukaezin bat da eta LORTUKO DUGU noizbait BERDINTASUN ABSOLURUA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario