miércoles, 16 de marzo de 2016

ARROPAREN NEURRIA, ZENBAKI BAT BESTERIK EZ?


Gaur goizen ordenagailua irikitzerakoan gaur egun bor-borrean dabilen gai bati buruzko artikulu interesgarri bat aurkitu dugu. Baina, txundituta utzi gaituen esaldi bat zuen bukaeran artikulu honek. Zera zihoen: ¨Soineko hori ez dago zuretzat egina, ez zaizu sartzen,  36 da¨. Zer pentsatzeko asko eman digu esaldi honek.

Nola liteke oraindik ere XXI. mendean horrenbesteko garrantzia ematea gure gorputzari? Eta gorputzaz hitz egiten dugun bezala, ileaz, alturaz eta gure itxurarekin zerikusia duten gauza guztietan hitz egin dezakegu.

Gaur egun, ez diogu ematen behar duen garrantzia gure izateko moduari, zilegitasunari, elkarbanatzeari, pertsona ona izateari... Gizakiak opariak bezalakoak gara eta garrantzia biltzeko paperari ematen diogu ez barnean dagoen opari zoragarriari.

Giza baloreak ez al dira gure itxura baino garrantzitsuagoak? Zer nolako mundua sortzen ari gara? Benetan nahi dugu ain superfizialak izan? Pertsona batek polita izateko ez du 34 taila izan behar eta ez ditu begi urdin polit handiak edukiko. Pertsona bat polita izateko bere buruarekin seguru eta harro sentitu behar da. Inor ez da inor baino gutxiago bere itxurarengatik.

Zer nahi dugu gure inguruko jendea itxura onekoa eta nazkante utsak izatea, ala, simple eta eskuzabalak? Gure esku dago mundu hau aldatzea eta guk geuk bakarrik egin dezakegu hau aldatzeko borroka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario