miércoles, 16 de marzo de 2016

Carolina Herschel

EZAGUNA EGITEN AL ZAIZU?????????????????????????'

Duela 266 urte, Carolina Herschel izeneko emakume bat jaio zen, Hannoverren.

Emakume hau familia musiko batekoa izan zen, eta Carolinak ez zuen nahi musikoa izatea. Bere anai William ek ere ez zuen nahi musikoa izatea eta Astronomo lanetan jardutea nahi zuen. 

Hori dela eta, Williamek musika utzi eta astronomo ikasketetan hasi zen. Carolinak hori ikustean, berdina egin zuen. Biak astronomo ikasketak egin ondoren, kometak eta izarrak aztertzen hasi ziren. 

Bien artean, 8 kometa aurkitu , millaka izar aurkitu eta hori dena gutxi izango balitz Eguzki sistematik kanpoko grabitateraren indarra neurtu zuten. 

Hau dena, lehengo asteko martxoak 8 an izan den, emakumearen egunarekin lotu izan nahi dugu. Izan ere guztiak ezagutzen dugu Galileo Galilei astronomo handia, eta berak egin zituen aurkikuntza ikaragarriak, baina zergaitik iñork ez dugu Carolina Herschel ezagutzen??
Agian emakumea  delako???????? Berak Galileo Galilei astronomoak bezalako eskubide berberak ditu, ezaguna izateko eta bere meritua mendeak aurrera joan ahala, bere izena Galileo Galilei-ekin batera gogoratzea.

ARROPAREN NEURRIA, ZENBAKI BAT BESTERIK EZ?


Gaur goizen ordenagailua irikitzerakoan gaur egun bor-borrean dabilen gai bati buruzko artikulu interesgarri bat aurkitu dugu. Baina, txundituta utzi gaituen esaldi bat zuen bukaeran artikulu honek. Zera zihoen: ¨Soineko hori ez dago zuretzat egina, ez zaizu sartzen,  36 da¨. Zer pentsatzeko asko eman digu esaldi honek.

Nola liteke oraindik ere XXI. mendean horrenbesteko garrantzia ematea gure gorputzari? Eta gorputzaz hitz egiten dugun bezala, ileaz, alturaz eta gure itxurarekin zerikusia duten gauza guztietan hitz egin dezakegu.

Gaur egun, ez diogu ematen behar duen garrantzia gure izateko moduari, zilegitasunari, elkarbanatzeari, pertsona ona izateari... Gizakiak opariak bezalakoak gara eta garrantzia biltzeko paperari ematen diogu ez barnean dagoen opari zoragarriari.

Giza baloreak ez al dira gure itxura baino garrantzitsuagoak? Zer nolako mundua sortzen ari gara? Benetan nahi dugu ain superfizialak izan? Pertsona batek polita izateko ez du 34 taila izan behar eta ez ditu begi urdin polit handiak edukiko. Pertsona bat polita izateko bere buruarekin seguru eta harro sentitu behar da. Inor ez da inor baino gutxiago bere itxurarengatik.

Zer nahi dugu gure inguruko jendea itxura onekoa eta nazkante utsak izatea, ala, simple eta eskuzabalak? Gure esku dago mundu hau aldatzea eta guk geuk bakarrik egin dezakegu hau aldatzeko borroka.

jueves, 10 de marzo de 2016

EMAKUMEAK EZ DIRA GUTXIAGO!!!!!!!!!!!!

Dakizuenez martxoaren 8an EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA izan zen.


Emakumea Lehen Mundu Gerra baino lehen gutxiestu egiten zen eta zuen inongo balio ezta botererik. Lehen Mundu Gerra baino lehen emakumeek ezin zuten botatu ezta lan egin ezta etxetik atera, neskameak edo etxekoandreak izan behar ziren nahita nahiez baina Lehen Mundu Gerran, gizon guztiak gerran borrokatzera joan ziren beraien berezko lanak alde batera utziz, beraz, lan hori norbaitek ordezkatu behar zuen, eta emakumeak izan ziren ordezkatu zutenak.

Horren ondoren, pixkanaka lan munduan sartzen hasi zenean botatzea ere lortu zuten asko borrokatu ondoren. Izugarrizko garapena eduki zuen.

Gaur egun, askoz hobeto ikusita dago emakumeen irudia baina oraindik badaude ezaugarri batzuk emakumea gutxiesten dutenak. Adibidez, emakumeek soldata baxuago jasotzen dute, genero indarkeria jasotzen dute gizonezkoen aldetik(batzuk)...

Horrelako hainbat faktore daude oraindik konpon ezinak direnak baina EMAKUMEAK PERTSONAK GARA denak bezala eta EZ DUGU GUTXIAGO BALIO, hau borroka bukaezin bat da eta LORTUKO DUGU noizbait BERDINTASUN ABSOLURUA!!!