Hurrengo egunean hasi ziren benetako nerbioak. Nolakoa izango ote da nire polakoa? Nola agurtuko dut? Dena paregabe joan zen eta Poznanen pasa genituen 6 egunak bikainak izan ziren. Termetan egon ginen, atrakzio batean ibili ginen, bertako kultura hobeto ezagutu genuen... Penaz baina leku berriak ezagutzeko gogo handiz alde egin genuen Poloniatik.
Hiru ordu besterik ez zeuden Poloniatik Berlinera eta eguna argitzerako Bernako kale baten erdian geuden. Emozioa eta dendak zirela medio berandu iritsi ginen autobusera eta bronka jaso genuen... baina bestela ez genuen arazorik izan. Azken eguna Parisen pasa genuen, hiri polita benetan. Metroan gora eta behera pasa genuen eguna Eiffel Torrea eta monumentu famatuenak ikusi eta argazkiak ateraz. Larunbat goizean iritsi ginen Tolosara eta emozionatuta sentitu ginen taberna batera sartu eta euskeraz hitz egiten zutela konturatzerakoan.
Ikasbidai paregabea izan da. Autobusean pasatako orduak ere ederki aprobetxatu eta irri asko egin ditugu. Nahiz eta batzuetan gazta usain ikaragarria egon autobusean gure etxe txiki mugigarri hau paregabea izan da. Ezingo genuke elkartruke hobe bat eskatu. Mila esker hau posible egin duten guztiei!
Nork eraman zuen ikurriña? ondo pentsatuta eraman zenuten ezta? Argazki politak benetan!!! eta gainera elkar hobeto ezagutzeko aukera izan bada, ZORIONAK!!!
ResponderEliminar